KORONABIRUSA

web ofiziala

KORONABIRUSA

web ofiziala

KORONABIRUSA

web ofiziala


Botiketan eta osasun-zentroetan maskarak nahitaez erabiltzeko beharra kendu dute

2022/04/20

 

ⓘ Aldiz, maskara erabiltzen jarraitu behar da ondorengo egoeretan:

 

  •   Arnas infekzioaren sintomak izanez gero.
  •   Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetan, egoera jakin batzuetan, eta bereziki:
  •  
    • Sintomak dituztenek, eremu partekatuetan daudenean.
    • Profesionalek, sintomak dituztenak artatzen dituztenean.
    •  Zainketa intentsiboetako unitateetan lan egiten dutenek (Prebentzio Medikuntzako eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuek gomendatuak, osasun-zentro bakoitzaren arriskuaren balorazioaren arabera) eta paziente ahulak dituzten unitateetan lan egiten dutenek.
    • Ospitaletako edo Oinarrizko Osasun Laguntzetako larrialdietan, itxaron-gela barne.
    •  
  • Adinekoen eta ezgaitasuna dutenen egoitzetan, langileek, egoiliarrek edo bisitariek sintomarik dutenean, agerraldiak saihesteko, betiere adinekoen ongizatea zainduz, bai maila fisikoan bai emozionalean.

 


COVID-19a daukat?

Jarraitu ekintza-jarraibideak dagokizun egoeraren arabera

Koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak badituzu, kasu positiboa bazara edo COVID-19arekin kutsatutako pertsona baten kontaktu estua bazara, nola jokatu behar duzun jakiteko informazioa duzu hemen.


COVID-19aren aurrean jarduteko protokoloa

 

Osasun Departamentuak bilaketa- eta test-protokoloaren aplikazioa egokitu du; modu horretan, COVID-19aren kasuei dagokienez, sintomak dituzten pertsonak, pertsona ahulenak direnak eta espazio zaurigarrietan (soziosanitarioa besteak beste) lan egiten dutenak detektatu eta zainduko ditu. 

 

Kasu bakoitzean zer egin argi ez baduzu, ondorengo dokumentua irakur dezakezu
Zalantzak Osasun Kontseiluan argituko dira: 948 290 290 eta consejosalud@navarra.es